Zein da 'apitte' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, astero Azkoitiko hitz bat argitaratzen du. Joan den ostiralean 'ermie' hitzaren esanahia erakutsi zen. Oraingoan, 'apitte' hitza erakutsiko da. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Apitte hitzaren esanahia iaioa izatea da.

Adibidez, honela erabiliko genuke:

Azkoitiarrez: «Aure bai zala apitte... bandie dirijitzen».

Batuan: «Hura bai zela iaioa banda zuzentzen».

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide