Matadeixek 23. urteurrena ospatuko du ekainean zehar. Matadero Ekintzak hainbat ekitaldi antolatu ditu urtemuga ospatzeko eta horietako lehena datorren igandean, ekainak 2, izango da: Bihotz salataria antzezlana eskainiko dute Matadeixen, 19:00etan. Kontzertuak, tailerrak, filma emanaldiak eta bestelako hamaika ekintza egingo dituzte eraikinaren inguruan.
Kamisetaren diseinu lehiaketa
23. urteurreneko kamiseta lehiaketa jarri dute martxan aurten ere Matadeixeko lagunek. Ekainaren 21a baino lehen, mataderoekintzak@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dira diseinuak. Ekainaren 29an, urteurren ospakizunen azken egunean, serigrafia saioa egingo dute parte hartzaileek. Azaldu dutenez, bakoitzak bere materiala eraman beharko du saiora. Lehiaketan parte hartzeko, ordea, hainbat oinarri bete beharko dira. Irudiek kolore bakarrean inprimatzeko moduak izan beharko dute, A4 neurrian egin beharko dira eta urteurrenari erreferentzia egin beharko zaio. Irabazleak hainbat sari jasoko dituzte.
Egitarau zabala
Datorren igandean, ekainak 2, hasiko dira Matadeixen urteurren ospakizunekin. Bihotz salataria antzezlana eskainiko dute, 19:00etan, Matadeixen. Ekainaren 7an, ostirala, Ezpalak eta Silence taldeek kontzertuak eskainiko dituzte, 22:30etik aurrera. Ekainaren 15ean, zapatua, Tunipanea, lutheria esperimental tailerra egingo dute, 11:00etan. 22:30ean, berriz, Amsia eta Ultramiedo taldeen kontzertuak izango dira.
Ekainaren 21ean, ostirala, Sostenipe Festie egingo dute. Hurrengo egunean, aldiz, auzolana egingo dute Mataidexen 10:00etan hasita. San Joan bezperan, berriz, urteroko ohiturari eutsiko diote. 'Sue ta patatie' antolatu dute 22:00etarako. Ekainaren 28an, bestalde, O Ornitólogo harrotasunaren eguneko filma emango dute, 22:00etan. Ekainaren 29a izango da urteurren ekitaldien azken eguna. 12:00etan, Bizipoteue egingo dute. 14:30ean, bazkaria, eta 17:30ean serigrafia saioa. Iluntzean, 20:30ean, luntxa eskainiko dute, eta festa amaitzeko, Miss Bihotza DJak girotuko du Matadeixen, 23:00etatik aurrera.