Heriotzaz hitz egingo dute Elkargunean, ekainaren 5ean

Maxixatzen.eus

'Death Cafe' izenarekin, heriotzaz hitz egingo dute hurrengo asteazkenean, ekainak 5, Elkargunean.

Heriotzat hitz egiteko solasaldia antolatu dute Elkarguneko Altzibar gelan. Ekainaren 5ean, asteazkena, egingo dute tertulia, 18:00etan. 'Death Cafe' izena jarri diote hitz egiteko guneari, baina aurrez izena eman beharko da. 646 022 135 telefono zenbakira deitu beharko da solasaldian parte hartzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide