Pentsiodunen mezua plazan gaur ere

Maxixatzen.eus

Pentsiodunak, plazan.

Pentsiodun azkoitiarrak eta «duintasunaren alde» dauden azkoitiarrak herriko plazan elkartu dira, 12:00etan «pentsio duinak» eskatzeko. Gaur ere ia 100 lagun inguru elkartu dira plazako eskaileretan.

Pentsio duinen alde zioten karteltxoak eskuetan hartuta bildu dira pentsio «duinen» aldeko protesta egiteko. Datorren astelehenean ere, 12:00etan, herriko plazako eskailerak beteko dituzte protestan jarraitzeko. Plaza Ondo Jubilatuen elkarteko arduradunek herriko gazteei dei egin diete astelehenetako elkarretaratzera batzeko, euren babesa ere adierazteko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide