Guztira 200 lagun joan ziren Azkoititik, Azpeititik, Zestoatik eta Aizarnazabaldik. 12:00etan, meza abestua jarraitzeko aukera izan zuten Orion. Meza amaitutakoan, denbora librea izan zuten, eta ondoren, 14:30ean, Aginagako sagardotegi batera joan ziren bazkaltzera. Bazkalostean, musika talde batek girotutako erromeria bikaina egin zuten.
Argazkiak: J.M. Alberdi