Aspanogi Gipuzkoako haur minbizidunen gurasoen elkartea Azkoitian izango da datorren astean. Azkoitiko Gazteria Sailak antolatuta, astelehenetik ostegunera bitartean azoka solidarioa egingo dute Elkarguneko ludotekan, 17:00etatik 19:00etara. Maiatzaren 31n, berriz, minbiziari buruzko hitzaldia eskainiko du Aspanogik Elkarguneko Zeharkako gelan, 17:15ean.
Enea Zurea Azkoitiko Gazteria, ludotekan urtero garatzen duten proiektu komunitarioa da. Inguruko zenbait errealitate erakutsiz, sentsibilizaizoa, herri mailako haurren parte hartzea indartu eta elkarlana sustatzen dute haurrekin. Pertsona helduekin TDHF Nepaleko haurrekin kontaktua eginez hasi zuten proiektua. Foru Aldundiko Gazteriatik praktika ona gisa aukeratu zuen, gainera. Iaz Marea Urdina elkartearekin aritu ziren, eta aurten Aspanogi elkarteari begira ari dira garatzen proiektua.