Tribu urbanoak, Kirolari aldrebesak, Hegazkin bateko kaosa, Mundua hankaz gora, Andramaixek, Barre-hiztegia, Got Talent Azkoitia eta Euskal folklorea gaiak eraman zituzten Baztartxoko oholtzara. Floreaga ikastetxetik, LH5 eta LH6ko ikasleek abestu zuten eta Azkoitia BHItik, berriz, DBH1eko gaztetxoek.
Gu ere bertsotan Azkoitiko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Gipuzkoako Bertsozaleen Elkarteak duela hamar ikasturte, 2008-09 ikasturtean, hasi zuten proiektua da. Helburua da, ikastetxeetan, ikas orduetan, bertsolaritza lantzea. Azkoitia BHIn Olatz Albizu euskara irakaslea eta Irati Artetxe 'Gu ere bertsolari' proiektuko irakaslea eta Floreagan Mailu Irizar euskara irakaslea aritzen dira gaztetxoekin bertsoak osatzen eskola orduetan.