Alkategaien mahai ingurua, ikusgai

Maxixatzen.eus

Udal hauteskundeetara aurkezten diren lau alkategaietatik bi izan ziren atzo, asteartea, Maxixatzenek Elkargunean antolatutako mahai inguruan: Ainara Goenaga (EH Bildu) eta Jose Joakin Etxaniz (Azkoitia Bai). Erlo Telebistak Elkargunean hartutako irudiak dira bideokoak.

Beste alderdietako alkategaiak —EAJ eta PSE-EE— ere gonbidatu zituen Maxixatzenek, baina arrazoi desberdinengatik uko egin zioten gonbidapenari. Mahai ingurua Imanol Elezgarai kazetariak gidatu zuen. Lehen ordubete inguruan gai zehatz batzuen inguruan hitz egin zuten Goenagak eta Etxaniz. Amaieran bertaratutakoen galderak eta zalantzak ere erantzun zituzten alkategaiek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide