Osasun karpetak, anbulatorioan eskuragarri
Herritarrek Azkoitiko anbulatorioan eska dezakete lehen aldiz euren osasun karpeta. Horretarako, sakelako telefono zenbakia, helbide elektronikoa, NAN originala eta NANaren kopia eraman beharko dituzte.
Osasun karpetaren bidez, besteak beste, gaixo bakoitzak bere ospitaleko txostenak, analitikak, erradiologia, historia-farmakologikoa, norbere osasun zentruko hitzorduak kontsultatzeko eta deskargatzeko aukera izango du. Horrez gain, patologia edo ohiko osasun arazoen inguruko informazioa eta osasunarekin lotutako beste hainbat lotura interesgarri aurki daitezke.