Kirol arlorako duen proposamena aurkeztuko du gaur EH Bilduk

Maxixatzen.eus

Elkargunea.

Gaur, maiatzak 20, EH Bilduk kirol arlorako duen kirol patronatuaren proposamenaren aurkezpena egingo du Elkargunean, 19:00etan.

Iñaki Ostolaza Zumaiako EH Bilduren alkategaiak Zumaian martxan jarritako kirol patronatuaren eredua aurkeztuko du gaur, maiatzak 20. Azkoitiko EH Bilduk kirol arlorako duen proposamena aurkeztuko du Elkargunean, 19:00etan. Elkargunearen kontratua amaitzen da 2019an, eta EH Bilduk Elkargunearen kudeaketa «publikoa» izatea nahi du, Udalaren gain utziz. Aurkezpenean parte hartzeko gonbidapena luzatu diete herritarrei eta kirol taldeei.

Auzo bilera

Bestalde, auzo bilera egingo du koalizio abertzaleak datorren asteazkenean, 19:00etan Kukuherriko eta Madariagako bizilagunekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide