LGBTIfobia salatu dute azkoitiarrek elkarretaratzean

Maxixatzen.eus

Atzo, maiatzak 17, LGBTIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen, eta Sostenipe talde feministak antolatuta elkarretaratzea egin zuten hainbat herritarrek herriko plazan. 

Sostenipek LGBTIfobiarekin lotutako eta bizitzan entzundako azkoitiarren esanak jaso zituen, eta orri guztien irakurketa egin zuten plazan mikro ireki bidez. horrekin batera, manifestu laburra ere irakurri zuten. Sexu orientazio eta identitate urraketak salatu, eta gizarte eragileei dei egin die horien alde lan egin dezaten, normalizaziorako bidean. «Izan ere, oraindik homofobiak, lesfobiak eta transfobiak kaleetan presente egoten jarraitzen dute, eta, ondorioz, bazterkeria hori jasaten duten gazteriak bere buruaz beste egiteko kausa nagusia izaten da askotan».

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide