Herri hauetatik jaso dituzte bertso sortak: Getaria, Zarautz, Azkoitia eta Eskoriatza. Hiru epaile aritu dira bertsoak baloratzen: Agustin Arrieta, Itziar Unanue eta Mikel Zubizarreta.
Hauek izan dira aurtengo bertsolari sarituak:
AZKOITIA BHI IKASTETXEKO IRABAZLEAK
A TALDEA
1. Ume etorkina: Haritz Alberdi, Onditz Alberdi.
2. Kutsadura: Onditz Alberdi, Oihan Etxaniz.
B TALDEA
1. Jaiotzatik kondenatuak: Maite Portalo, Enaitz Osa, Urko Artola.
2. Nire erabaki gogorra: Ane Aranbarri, Maialen Andueza.
AZKOITIA BHI IKASTETXETIK KANPOKO IRABAZLEAK
A TALDEA
1. Gerra oroitzapenak: Nerea Susi.
2. Autobusaren leihotik: Amets Aizpurua.
B TALDEA
1. Izarapetik: Naia Arrizabalaga.
2. Amona Tereri: Uxue Ostolaza.
C TALDEA
1. Hori da futbola: Aner Peritz.
2. Kafe usainak hartu: Oihana Arana.
Sariak banatu ostean, Erniarraitz Bertsozale Elkarteko Aitor Salegi eta Eneritz Artetxe bertsolariek bertso saio bat eskaini dute.