Robotika eta bideojokoen sorkuntza tailerrak eskainiko dituzte uztailean

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 16a, 13:28

Gazteria sailaren eskutik, teknologia tailerrak antolatu dituzte udarako. Haurrak eta gaztetxoek robotika edo programazio bezalako diziplinetara hurbiltzeko aukera izan dezaten, eginez ikasteko.

Teknologia tailerrak Elkarguneak eskainiko dituzte, uztailaren 8tik 13ra bitartean. Saioak 09:00etatik 13:00etara egingo dituzte. Tailerrak bi adin tarte ezberdini daude zuzenduta. Batetik, LH 3 eta LH6 bitartekoei eta bestetik, DBH1 eta DBH4 bitartekoei. Edukiak adinaren arabera egokitu arren, bi taldeetan landuko dira robotika, bideojokoen sorkuntza eta 'Minecraft' jokoa. 

Izen-emate epea maiatzaren 20an zabalduko da eta ekainaren 7ra arte luzatuko da. Parte hartu nahi dutenek Elkargunean bertan kokatzen den Gazteria Zerbitzuaren Bulegoan eman beharko dute izena. Tailerraren prezioa 105 eurokoa da, Udalak ekimena diruz babestu ostean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide