Azken egunak hilerrian eraikitako hezurtegi berrien erabilera eskatzeko

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 14a, 09:46

Datorren ostiralean, maiatzak 17, amaituko da Udalak hilerrian eraikitako hezurtegi berrien erabilera eskatzeko epea. Udalak, «hilerriaren ahalmena handitze aldera», 40 hezurtegi berri eraiki ditu bertan, eta esleitzeko prozedura zabalik dago.

Hezurtegi bakoitzaren prezioa 624,22 eurokoa izango da guztira. Udalak 75 urterako emango ditu hezurtegiak. Hezurtegi berriak aurretik zeuden beste 132ri gehitu zaizkie. Hezurtegi berri bakoitzak lau pertsonaren gorpuzkiak gordetzeko ahalmena du. Eskaerak udaletxeko erregistroan aurkeztu beharko dira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide