Udal hauteskundeak gero eta gertuago dira, eta EH Bilduk beste bi auzo bilera egingo ditu aste honetan. Asteazkenean, maiatzak 15, Santa Klarako bizilagunekin elkartuko da Elkarguneko Zeharkako gelan, 19:00etan. Ostegunean, maiatzak 16, Aizpurutxoko auzotarrekin bilduko da koalizio abertzalea. Aizpurutxoko Itziar jatetxean egingo dute bilera, 19:00etan.
Ekitaldi nagusia
Datorren zapatuan, maiatzak 18, kanpainako ekitaldi nagusia egingo du EH Bilduk. Ainara Goenaga alkategaiarekin batera, Mertxe Aizpurua Espainiako Kongresuko EH Bilduren Gipuzkoako diputatua izango da Azkoitian. 12:00etan egingo dute ekitaldia, herriko plazan.
Elkargunerako proposamenari buruz
Maiatzaren 20an, berriz, Elkargunearen publifikazioari buruzko aurkezpena egingo du Elkargunean EH Bilduk, 19:00etan. Zumaiako eredua aurkeztuko du Iñaki Ostolaza EH Bilduren Zumaiako alkategaiak.