Sukaldaritza ikastaroa eskainiko du ekainean Silvana Huegunek

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 13a, 11:00

Oreka Bioelkarteak antolatuta, Silvana Huegun dietistak sukaldaritza ikastaroa eskainiko du ekainaren 13an, Elkargunean.

Silvana Huegun dietistak emango du 'Detox' sukaldaritza ikastaroa, ekainaren 13an. 18:00etatik 19:00etara, Elkargunean izango da saioa. Besteak beste, irabiakiak, zukuak, entsaladak, udako errezeta osasuntsuak eta prestatzeko errazak direnak irakatsiko ditu irakasleak. Ikastaroan parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea. Horretarako, Oreka Bioelkartearen 943 02 62 31 telefono zenbakira deitu beharko da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide