Hauteskundeetako ekitaldi nagusia egingo du datorren ostegunean EAJk

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 10a, 16:51

Javier Zubizarreta EAJren alkategaia. (Argazkia: EAJ)

Maiatzaren 16an, osteguna, hauteskundeetako ekitaldi nagusia egingo du EAJk, Javier Zubizarreta alkategaia buru duela. Ekitaldia, 19:00etan, Elkargunean izango da. 2019-2023 legealdirako EAJk dituen proposamenak ezagutaraziko dituzte.

Datorren ostegunean, maiatzak 16, Azkoitiko EAJk datorren legealdirako dituen proposamenak eta programa aurkeztuko ditu Elkargunean, 19:00etan. Javier Zubizarreta EAJren alkategaiak eta zerrendako gainerako hautagaiek «egin nahi duten bidea» zein den jakinaraziko dute aurkezpenean. Ekitaldi nagusia datorren astean egingo duten arren, gaur, ostirala, hasi dira hauteskunde programa etxez-etxe banatzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide