Txikia IV.a eta Goenatxo III.a Galdakaon arituko dira, zapatuan

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 10a, 08:55

Jon Unanue 'Goenatxo III.a'. (Argazkia: Ibon Errazu)

Zapatuan, maiatzak 11, Julen Alberdi 'Txikia IV.a' eta Jon Unanue 'Goenatxo III.a' Galdakaoko Kurtz plazan (Bizkaia) arituko dira, 12:00etan. Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa eta Urrezko Binakako Harrijasotze Txapelketa jokatuko dituzte kirolari azkoitiarrek, hurrenez hurren.

Julen Alberdi 'Txikia IV.a'-k Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketako final laurdenetako kanporaketa jokatuko du Galdakaon (Bizkaia). Jon Unanue 'Goenatxo III.a'-k, berriz, Urrezko Binakako Harrijasotze Txapelketa jokatuko du. Txikia IV.a-k 24 enbor ebaki beharko ditu bost izakeratan. Mikel Larrañaga azpeitiarra eta Mugertza II.a mutrikuarra izango ditu arerio azkoitiarrak. Lehen bi sailkatuek lortuko dute txapelketan aurrera egitea.

Julen Alberdi 'Txikia IV.a'

Jon Unanue 'Goenatxo III.a'-k, berriz, Urrezko Binakako Harrijasotze Txapelketan parte hartuko du, Inhar Urruzuno harri jasotzaile ondarroarrarekin batera. Zazpi bikotek parte hartuko dute guztira txapelketan, eta lehen hiru sailkatuek lortuko dute finalerako sailkapena. Goenatxo III.a eta Urruzuno bakarrik arituko dira, ordea, Galdakaon. Bikoteko harri jasotzaile batek 175 kiloko errektangularrarekin hiru minutuko lana egin beharko du hasteko. Ondoren, 100 kiloko kubikoarekin hiru minutuko saioa egin beharko du beste bikotekideak, eta azkenik, 100 kiloko bolarekin hiru minutuko txanda librean arituko dira biak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide