17:00etan hasita, Euskal Herriko Lur Gaineko 680 kiloko Sokatira Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko dute, Trenbidearen Zumardian. Sei taldek parte hartuko dute lehian; Mutriku, Goiherri, Akelarre, Getxo, Gaztedi A eta Gaztedi B taldeek.
Hiru zapatu jarraian jokatuko dute txapelketa, eta hiru saioak 17:00etan hasiko dituzte. Berriatuan jokatu zuten txapelketaren lehen jardunaldia, joan den asteburuan. Datorren zapatuan, Azkoitian jokatuko dutena bigarren jardunaldia izango da; azken jardunaldia eta finala, berriz, Deban jokatuko dute, maiatzaren 18an.