Eneritz Arrietak lau eta erdiko Gipuzkoako txapelketan parte hartuko du

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 8a, 17:00

Eneritz Arrieta. (Argazkia: Soroa)

Eneritz Arrieta pilotari azkoitiarrak aurten estreinakoz jokatuko duten emakumezkoen lau eta erdiko Gipuzkoako txapelketan parte hartuko du.

Lehendabiziko aldiz, emakumezko pilotariek lau eta erdiko Gipuzkoako txapelketa jokatuko dute. Gizonezkoen lehia martxan da dagoeneko, eta emakumezkoena asteburu honetan bertan hasiko da. Lau pilotari arituko dira Lehen Mailan eta horietako bat izango da Eneritz Arrieta pilotari azkoitiarra. Azkoitiarrarekin batera arituko dira ligaxkan Arrillaga, Bergara eta Larrarte.

Hasteko, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, maiatzaren 12an hasi eta ekainaren 9ra arte. Eneritz Arrietak maiatzaren 19ko asteburuan hasiko du lehia, lehen asteburuan atseden jardunaldia izango baitu. Ligaxka amaitutakoan, bigarren eta azken fasea jokatuko dute, kanporaketarena. Lehen sailkatua finalera sartuko da zuzenean, eta bigarren eta hirugarren sailkatutako pilotariek finalerdia jokatu beharko dute elkarren aurka. Finalerdia ekainaren 16ko asteburuan jokatuko dute, eta finala ekainaren 23an, oraindik zehaztu ez duten pilotalekuan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide