Tribu urbanoak, Kirolari aldrebesak, Hegazkin bateko kaosa, Mundua hankaz gora, Andramaixek, Barre-hiztegia, Got Talent Azkoitia eta Euskal folklorea izan dira gaur, asteartea, Baztartxoko oholtzara eraman dituzten gaiak. Floreaga ikastetxetik, LH5 eta LH6ko ikasleak igo dira oholtza gainera eta Azkoitia BHItik, berriz, DBH1eko gaztetxoak.
Gu ere bertsotan Azkoitiko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Gipuzkoako Bertsozaleen Elkarteak duela hamar ikasturte, 2008-09 ikasturtean, hasi zuten proiektua da. Helburua da, ikastetxeetan, ikas orduetan, bertsolaritza lantzea. Azkoitia BHIn Olatz Albizu euskara irakaslea eta Irati Artetxe Gu ere bertsolari proiektuko irakaslea aritu dira gaztetxoenekin bertsoak osatzen eskola orduetan, eta Floreagan Mailu Irizar euskara irakaslea.