Ostegunean abiatuko da Pelotai Euneko txapelketa

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 7a, 12:23

Datorren ostegunean, maiatzak 10, hasiko da Pelotai Euneko pilota txapelketa. Atzo, astelehena, egin zuten kanporaketen zozketa, eta aste honetan hamar neurketa jokatuko dituzte.

Pelotai Euneko binakako pilota txapelketak badu hasiera data. Atzo, astelehena, egin zituzten kanporaketen zozketak, eta ostegunean, maiatzak 9, hasiko da txapelketa. Mutiletan 35 bikotek eman dute izena, eta nesketan seik. Mutiletan kanporaketa faseak jokatuko dituzte; nesketan, aldiz, izena emandako bikote guztiek elkarren aurka aritu beharko dute. Mutilen txapelketarekin hasiko da aurtengo txapelketa. Ostegunean lau partida jokatuko dituzte, eta ostiralean sei. Hona hemen aste honetako pilota partidak:

Osteguna, maiatzak 9, 18:30ean

Enaitz-Jon / Etxaniz-Salegi

Jokin A.-Julen / Pabitx-Pubi

Koka-Godoy / Epelde-Kuku

Unai-Ando / Azkoitia anaiak

 

Ostirala, maiatzak 10, 18:30ean

Txai-Txanton / Berasa-Juin

Txantxon-Berrostea / Matxin-Txino

Xabi-Mendi / Olaizola-Arrieta II

Patxi-Lur / Salegi anaiak

 

Ostirala, maiatzak 10, 21:30ean

Xomorro-Mokolua / Galo-Etxetxo

Gaztelu-Enaitz / Epelde-Arrieta

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide