Iker Uria hirugarren XLIII. Lazkaoko Proban

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 6a, 08:07

Iker Uria podiumean. (Argazkia: Lagun Onak Txirrindulari Elkartea).

Lagun Onak Txirrindulari Elkarteko Iker Uria azkoitiarrak hirugarren postua lortu du XLIII. Lazkaoko Proban.

Junior mailako XLIII. Lazkaoko Lasterketa joan den zapatuan jokatu zen. Atracciones Sanz – Epi Kristaldegia taldeko Iker Uriak hirugarren postua lortu zuen, Enekoitz Azparren eta Haritz Chicoren atzetik.

Txirrindulariek Lazkaotik abiatuta 80 kilometroko ibilbidea burutu behar izan zuten. Alegiatik bi joan etorri egin ondoren Olaberriako mendatea igo zuten, Lazkaomendi gainean amaitzeko.

Uria bederatzi lagunez osatutako eguneko ihesaldian sartu zen, eta Olaberria igotzen hasi aurretik pelotoiari bi minutu pasatxoko aldea atera zioten. Alde hori nahikoa izan zen garaipena heuren artean lehiatzeko, eta azkenean, azkoitiarra hirugarren postuan helmugaratu zen.

 

Larunbat arratsaldean jokatutako junior mailako XLIII. Lazkaoko Proban Atracciones Sanz – Epi Kristaldegia taldeko Iker Uriak azkoitiarrak 3. postua lortu zuen Enekoitz Azparren eta Haritz Chicoren atzetik.

Txirrindulariek Lazkaotik abiatuta 80 kilometroko ibilbidea burutu behar izan zuten. Alegiatik bi joan etorri egin ondoren Olaberriako mendatea igo zuten, Lazkaomendi gainean amaitzeko.

Uria 9 lagunez osatutako eguneko ihesaldian sartu zen eta Olaberria igotzen hasi aurretik pelotoiari bi minutu pasatxoko aldea atera zioten. Alde hori nahikoa izan zen garaipena heuren artean lehiatzeko, eta azkenean, azkoitiarra 3. postuan helmugaratu zen.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide