Martirietako eta Urrategiko auzotarrekin bilerak deitu ditu EH Bilduk

Maxixatzen.eus

Argazkian, Martirieta auzoa.

Bi auzo bilera berri deitu ditu Azkoitiko EH Bildu taldeak datorren asterako. Bata, Martirieta auzoan egingo dute eta bestea, Urrategin. 

Datorren asteartean, maiatzak 7, Urrategiko elkartean bilduko dira auzotarrekin, eta hurrengo egunean, maiatzak 8, Martirietako elkartean izango dira. Bi bilerak 19:00etan hasiko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide