'Txikia IV.a' Urrezko Banakako Aizkolarien Txapelketako final laurdenetara sailkatu da

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 2a, 16:33

Julen Alberdi 'Txikia IV.a'. (Argazkia: Egursport)

Julen Alberdi 'Txikia IV.a'-k aizkolari azkoitiarrak Urrezko Banakako Aizkolarien Txapelketako kanporaketa jokatu zuten atzo Lazkaon (Gipuzkoa). Alberdik final laurdenetan aritzeko sailkapena lortu zuen.

Julen Alberdi 'Txikia IV.a' aizkolari azkoitiarrak Urrezko Banakako Aizkolarien Txapelketako final laurdenetarako saillkapena lortu zuen atzo, asteazkena, Lazkaon (Gipuzkoa). 24 enbor ebaki behar izan zituzten bost izakeratan —kolpeka, erlojuaren kontra, zutik, abiadura eta lan erdira— eta sailkapena lortu zuten. Aizkolari azkoitiarra bigarren sailkatu zen lanak hamalau minutu eta 57 segundoko denboran amaituta.

Final laurdenak Galdakaon (Bizkaia) jokatuko dituzte maiatzaren 11n. Finala, berriz, ekainaren 7an Azpeitian jokatuko dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide