Jone Zabaletak Kataluniako Unibertsitate Txapelketa irabazi du

Maxixatzen.eus

Jone Zabaleta korrikalari azkoitiarra. (Argazkia: Y. LarraƱaga)

Joan den igandean Lleidan (Katalunia) jokatu zen aire zabaleko pistako Kataluniako Unibertsitate Txapelketa, eta Jone Zabaleta korrikalari azkoitiarrak txapelketa bereganatzea lortu zuen.

Jone Zabaletak 800 metroko aire zabaleko proban parte hartu zuen, eta bi minutu eta hamasei segundo behar izan zituen proba amaitu eta lehen postua eskuratzeko. Lleidan (Katalunia) jokatu zen proba. Lehen postu horrek Espainiako Unibertsitate Txapelketan parte hartzeko aukera eman dio azkoitiarrari. Datorren igandean, maiatzak 5, Benicàssim (Herrialde Katalanak) herrian jokatuko dute, eta 1.500 metroko proban lehiatuko da Zabaleta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide