Bost azkoitiar, Batzar Nagusietarako hautagaien artean

Maxixatzen.eus 2019ko api. 30a, 13:20

Gipuzkoako Batzar Nagusiak. (Argazkia: Akaba)

Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaien artean daude bost azkoitiar. Deba-Urola hauteskunde barrutian aurkeztuko dira lau herritarrak.

Udal hauteskundeak eta Europako Parlamenturako hauteskundeak izango dira datorren maiatzaren 26an, baina horiez gain Batzar Nagusietako hauteskundeak ere egingo dira. Arantxa Zubizarreta, Ana Azkoitia, Iraitz Otaño, Janire Igoa eta Maria Pilar Elias azkoitiarrak Batzar Nagusietako hautagaien artean daude, Deba-Urola barrutian. Arantxa Zubizarreta eta Ana Azkoitia EAJren zerrendan joango dira, seigarren eta zortzigarren, hurrenez hurren. Iraitz Otaño bederatzigarrena da EH Bildukoan eta Janire Igoa PSE-EEkoan. Maria Pilar Elias, berriz, bigarrena da PPkoan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide