Astebete luzatu dute V. Pelotai Euneko pilota txapelketan izena emateko epea

Maxixatzen.eus 2019ko api. 30a, 15:20

Iazko emakumeen finala. (Argazkia: Maxixatzen)

Ekainaren 8an ospatuko du Azkoitiko herriak V. Pelotai Eune. Antolatzaileek izena emateko epea beste aste bat luzatzea erabaki dute. Datorren astelehenean, maiatzak 6, itxiko dute zerrenda.

Bosgarren edizioa izango du Pelotai Eunek. Aurten ere nesken zein mutilen txapelketak antolatu dituzte Pelotai Euneko antolatzaileek eta izen ematea zabalik dute. Antolatzaileek, gainera, astebete luzatu dute izena emateko epea; datorren astelehenean, maiatzak 6, itxiko da. Azken egunotan izena emateko asmoa duten bikoteek Tta-kun tabernan aurkituko dute zerrenda. Momentuz gizonezkoen 31 bikotek eta emakumezkoen seik  eman dute izena.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide