Udako tenis ikastaroan izena emateko epea astelehenean irekiko da

Maxixatzen.eus 2019ko api. 30a, 16:20

Txerloia Tenis Klubak udako ikastaroa eskainiko du beste urte batez. Maiatzaren 6an irekiko da ikastaroan izena emateko epea.

Txerloia Tenis Klubak udan eskaintzen duen ikastaroan izena emateko epea datorren astelehenean, maiatzak 6, irekiko da. Elkargunean eman beharko da izena eta maiatzaren 17ra arte egongo da irekita epea. Aurten ere bi txanda egingo dituzte; lehena, uztailaren 1etik 12ra egingo dute, eta bigarrena, uztailaren 15etik 26ra. Ikastaroan parte hartzeko 25 euro ordaindu beharko da. Halaber, klubak jakinarazi du bi txandetan izena ematea posible dela.

2012an, 2013an eta 2014an jaiotakoek 10:30ean egingo dituzte saioak, eta 2003-2011 bitartean jaiotakoek, 11:30ean. Ikastaroa Txerloiako tenis pistetan emango dute, baina eguraldi txarra egingo balu Azkoitia BHIren eraikinean egingo dituztela aurreratu dute. Saioak eskolaren eraikinean direnean, 669 621 802 telefono zenbakiaren Whatsapp perfilean aterki bat agertuko dela jakinarazi dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide