A28 Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

Azkoitiar ugari botoa ematen

Maxixatzen.eus 2019ko api. 28a, 12:00

09:00etan ireki dituzte hauteslekuak, eta herriko lau eskoletara herritar ugari joan da, boto papera eskuetan, Espainiako Gorteetarako botoa ematera. 20:00etara arte, irekita egongo dira hauteslekuak.

Mugimendu handia ikusi da goiz-goizetik Aizkibel liburutegian, Elkargunean, Torre Zurin eta Xabier Munibe Ikastolan. Horiek dira Azkoitiko lau hauteslekuak eta normaltasun osoz eskola guztietan herritar ugari izan da botoa ematen. Jende gehien Xabier Munibe Ikastolan izan da. Ilara luzeak sortu dira botoa emateko.

Oraindik ez dago parte hartzearen datu ofizialik. 14:00etan ezagutuko ditugu lehen datuak, eta 18:00etan bigarrenak. Hirugarren eta azken datuak, ofizialak, hauteslekuak ixten direnean ezagutuko ditugu. Maxixatzenek guztiaren jarraipena egingo du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide