Danborrada 17:30ean hasiko da Balda plazatik, eta hiru abesti joko dituzte Santa Klarara abiatu aurretik. Handik, berriz, herriko plazarako bidea hartuko dute, Plaza Berria zeharkatuz. Plaza Berritik igarotzean euria gogor ariko balu, zuzenean, Gurea frontoira joango lirateke, plazan geratu gabe.
Merienda, berriz, frontoian egingo dute. Euria egin edo ez, haurrak ez dira Umore Ona elkartean geldituko eta zuzenean pilotalekura abiatuko dira plazatik.