Maiatzaren 1ean LABek Iruñean egingo duen manifestaziorako autobusa antolatu dute

Maxixatzen.eus

LAB sindikatuak deitu du manifestazioa. (Argazkia: LAB)

Maiatzaren 1ean, Langileen Nazioarteko Egunean, LAB sindikatuak Iruñean egiteko deitu duen manifestaziora joateko autobusa jarriko dute Azkoitian. Zakela tabernan eman beharko da izena.

Maiatzaren 1ean, Langileen Nazioarteko Egunean, manifestazioak egingo ditu LAB sindikatuak Baionan eta Iruñean, eta Nafarroako hiriburura joateko autobusak antolatu dituzte. Urola Kostako gainerako herrietan egin bezala, Azkoitian ere Iruñera joateko autobusa jarriko dute. Zakela tabernan eman beharko da izena. Herritik 09:00etan abiatuko da autobusa, Aizkibel liburutegiaren pareko autobus geltokitik. Itzulerako ordua, berriz, 18:00etan izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide