Astelehenean amaituko da V. Pelotai Euneko pilota txapelketan izena emateko epea

Maxixatzen.eus 2019ko api. 26a, 12:45

Iazko finaleko irudiak.

Ekainaren 8an ospatuko du Azkoitiko herriak V. Pelotai Eune, eta pilota txapelketan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa izango da. Izen emate epea datorren astelehenean, apirilak 29, itxiko da.

Bosgarren edizioa izango du Pelotai Eunek. Aurten ere nesken zein mutilen txapelketak antolatu dituzte Pelotai Euneko antolatzaileek. Martxoaren 27an ireki zuten izen ematea, eta datorren astelehenean, apirilak 29, itxiko da. Azken egunotan izena emateko asmoa duten bikoteek Tta-kun tabernan eman beharko dute izena.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide