Añares Rioja ISBk galdu egin du igoera faseko lehen neurketa

Maxixatzen.eus 2019ko api. 25a, 18:54

Intza Lizarazu jokalari azkoitiarra. (Argazkia: ISB)

Añares Rioja ISB taldeak luzapeneko azken segundoan galdu du DIA Ligarako igoera faseko lehen partida. 67 eta 68 galdu dute Luis Agirreren neskek ISE CB Almeria taldearen aurka. Neurketa amaitzeko txirrinarekin batera lortu duten hiruko sakiratzeak eman die garaipena andaluziarrei.

Kolpea jaso du, baina oraindik beste bi aukera ditu Añares Rioja ISBk igandeko finalerdietan sartzeko. Gaur hasi daTenerifeko La Laguna herrian DIA Ligara igoera lortzeko fasea, baina ISBk ez du lortu lehen puntua batzerik. Puntu baten aldeagatik (67-68) galdu dute Luis Agirreren neskek ISE CB Almeria taldearen aurka. Neurketa 60na amaitu ostean, luzapeneko bost minutuak behar izan ditu neurketak garailea erabakitzeko. Luzapeneko bosgarren minutua betetzear zela, txirrinarekin batera, lortu du ISE CB Almeria taldeak hiruko saskiratzea, eta bide batez lehen puntua bildu dute.

Bi aukera gehiago

Gaurtik igandera bitartean, zortzi talde lehiatuko dira Tenerifen. Lau taldez osatutako bi multzotan banatuta, hiru partida jokatuko dituzte guztira multzo bakoitzean. Talde bakoitzeko bi onenak sailkatuko dira finalerdietara, eta irabazleek lortuko dute igoera. Porrota eta gero, Añares Rioja ISBk beste bi aukera izango ditu finalerdietara sailkatzeko. Bihar, ostirala, 12:00etan Campus Promete taldearen aurka jokatuko du. Zapatuan, ordu berean, Hijolusa taldearen aurka arituko dira Luis Agirreren neskak. Finalerdiak igandean jokatuko dituzte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide