'Etxebizitza arloa adinekoentzat lagunkoiagoa egiteko proposamenak' izenburupean, Donostia Lagunkoiaren arduradun Eva Salaberriak eskainiko du hitzaldia datorren astelehenean, apirilak 29an, 17:00etan, Plaza Ondo Jubilatuen Elkartean. Solasaldia irekia eta doakoa da. Etxebizitza da Azkoitia Lagunkoia aztertzen ari den esparruetako bat eta horren harira, etxebizitzaren arloan egon daitezkeen aukerak edo etorkizunera begira jorratu beharreko planteamenduak izango ditu hizpide Salaberriak.