Maiatzeko hauteskundeetako mahaiak osatzeko zozketa, astelehenean

Maxixatzen.eus 2019ko apirilaren 25a

Maiatzaren 26an izango diren Udal Hauteskundeak, Gipuzkoako Batzar Nagusietako eta Europar Parlamenturako hauteskundeetarako mahaikideen zozketa egiteko udal osoko ez ohiko bilkura egingo dute datorren astelehenean udaletxeko bilkura areto nagusian, 11:00etan.

Azkoitiko Udalak astelehenean, apirilak 29, egingo du maiatzaren 26an egingo diren Udal Hauteskundeetako, Gipuzkoako Batzar Nagusietako eta Europar Parlamentuko hauteskundeetarako mahaikideen zozketa. Zozketa egiteko ez-ohiko batzarra deitu du Udalak, eta udaletxeko areto nagusian egingo dute, 11:00etan hasita.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide