Jose Antonio Bermudez da PPren Azkoitiko alkategaia

Maxixatzen.eus

Jose Antonio Bermudez de Castro Fernandez. (Argazkia: PP)

Jose Antonio Bermudez de Castro Fernandez da PPk udal hauteskundeetarako Azkoitian aurkeztuko duen alkategaia.

59 urteko Leongo (Espainia) bizilaguna da Jose Antonio Bermudez, Alderdi Popularrak maiatzaren 26ko hauteskundeetarako hautatutako alkategaia. Salamancako unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua da Bermudez. 1996tik Salamancako PPren diputatua da Espainiako Kongresuan 1996tik, eta datorren igandeko hauteskundeetarako ere Salamancako Alderdi Popularraren Kongresurako lehen hautagaia da. Talde popularraren Kongresuko idazkari nagusia da Bermudez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide