Besteak beste, hizpide izango dituzte Malkorbide kalearen izendapena, kreditu aldaketak eta 2020ko Azkoitiko udalerriko tokiko jaiegunak. Irakurri gai zerrenda osoa:
1.- Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.
2.- Azkoitiko Hiri Antolaketako Araudien Testu Bateginaren 4. aldaketa zehatzaren, lurzoru urbanizaezinari eta araudi orokorraren testu bateratuari dagokiona, behin behineko onespena.
3.- Kreditu transferentzia bidez kredituak aldatzeko 2 zenbakiko espedientearen onespena.
4.- Intsausti Jauregiaren zati baten erabilera Iraurgi Lantzen, S.A.ri lagapeneko-baldintzen zuzenketa onestea.
5.- Malkorbide kalearen izendapenaren onespena.
6.- 2020 urteko Azkoitiko udalerriko tokiko jaiegunak zehaztea.
7.- Udala, Elkargune eta San Egoitzaren 2018ko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.
8.- Behin betiko onespenen berri ematea.