Lapurretak Azkoitiko etxebizitzetan

Maxixatzen.eus 2019ko api. 18a, 13:33

Aste Santuetan oporretara joan eta hutsik geratu diren etxeetan lapurretak gertatzen ari dira.

Antza denez, lapurrek etxeetako ateak ireki edo ixten diren jakiteko, atearen goi aldean eta markoarekin bat egiten duen tokian, silikonazko hari mehe bat (zigilu modura) ipintzen dute. Zigilua osorik baldin badago, lapurrek badakite etxe horretan ez dabilela inor, eta lapurretara sartzen dira.

Udaltzaingoak bizilagunik ez dagoen ateetan silikonazko hari meherik duen ala ez begiratzea eta, nolanahi ere, traputxo bat pasatzea gomendatzen du.

Horregatik, edozein egoera susmagarri sumatuz gero, udaltzainekin edo ertzainekin harremanetan jarri.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide