Grace Jonesi buruzko dokumentala Matadeixen

Maxixatzen.eus 2019ko api. 17a, 11:24

Gaur, asteazkena, 'Grace Jones: Bloodlight and Bami' dokumentala eskainiko dute Matadeixen, Bebarruko Jardunen barruan. 21:30ean hasiko da emanaldia.

Aurten Melomaniak zikloa berreskuratu dute Matadeixen, eta gaurkoa bigarren emanaldia izango da, 'Grace Jones: Bloodlight and Bami' dokumentala. Hamarkada batean filmatutako dokumentala da. Grace Jones modeloaren, abeslariaren eta ikonoaren itxura dotorea eta ez ohikoa jasotzen duen dokumentala da.

Ikusi aurrerapen bideoa:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide