'Kro-kronikak' saioaren lehen atalean, Munibe taldeko kideak izan dituzte bisitan. Juan Mari Arruabarrena, Jesus Larrañaga eta Javier Alberdik, Munibe taldearen berri eman dute. Kobazuloetan barna hainbat aurkikuntzen berri emateaz gain, euren lana hobeto ezagutzeko eta baloratzeko aukera izan da lehen saioan. Hurrengo Zaltoa maiatzean izatea espero dutela azaldu dute.