'High life', 'Green book' eta 'Alfonbra magikoa' filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2019ko apirilaren 17a

'Green book' filma.

Datorren asteburuan, 'High life', 'Green book' eta 'Alfonbra magikoa' filmak eskainiko dituzte Baztartxo Antzokian.

High life filma Zine Forumaren baitan, ostiralean —jatorrizko bertsioan— 22:00etan eskainiko dute. Green book zapatuan 22:00etan, eta igandean eta astelehenean 19:30ean emango dute.

Haurrentzako Alfonbra magikoa filma, astelehenean, hilak 22, 17:15ean izango da. Datorren astelehena jai eguna izanda, ez da ikuslearen egunik izango.

Ikusi jarraian hiru filmen aurrerapen bideoak:

High life filma:

 

Green book filma:

 

Alfonbra magikoa filma:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide