Joan den ostegunean Elkargunean Egoitza Kalera taldeko kideek eta Udalean ordezkaritza duten alderdietako kideek bilera egin zuten. Egoitza Kalerak Maxixatzeni adierazi dionez, guztiak egoitza kalera gerturatzeko ideiarekin «ados» agertu ziren. Halaber, Udaleko ordezkariek «bere gain» hartu zuten «hurbilketa lortzeko bideak urratzen hasteko konpromisoa».
«Udaletxean gaia aztertuko dute orain, eta hitz egindakoaren berri ematekotan gelditu dira», azaldu dute Egoitza Kalera taldeko kideek. «Herritar multzo handi bat horren zain egongo gara aurrerapausoak emango diren esperantzarekin», nabarmendu dute.