Dantzan jarri du herria Huntzak

Maxixatzen.eus

Huntza taldeak azkoitiarren gorputzak dantzan jarri zituen atzo gaueko kontzertu jendetsuan.

Kontzertua hasterako goraino beteta zen herriko plaza eta ordu eta hogei minutu inguruko kontzertuan gozatu ederra hartu zuten azkoitiarrek eta herrira hurbildutakoek. Azken bildumako kanta berriak eta zaharragoak jo zituen Huntza taldeak. Agertokian bezala herriko plazara jaitsita ere aritu ziren taldeko musikariak.

Argazkiak: Ibon Errazu

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide