«Azkoitiarron aniztasuna Udalera eramango duen herritarren lantaldea» bezala aurkeztu du EH Bilduk udal hauteskundeetarako zerrenda. «Lau urtetako esperientzia eta haize freskoa uztartzen dituen zerrenda» bezala aurkeztu dute taldea. Ainara Goenaga buru duen taldea «anitza» dela azpimarratu du koalizioak, «hainbat esparrutan lanean» dabilela gaineratuz, «izan herrigintzan, kirolean edota kulturan». Zerrendak «adin-tarte zein sentsibilitate ezberdinak islatzen» dituela nabarmendu dute, «Azkoitiaren oraina eta etorkizuna barnebilduz», adierazi du EH Bilduk ohar bidez.
«Arduraz, gogoz eta ilusioz» hartu dute «Azkoitiarekiko eta azkoitiarrekiko konpromezu sendoa». Datorren legealdian, «gardentasunez herritarren zerbitzura lan» egingo dutela azaldu dute. Euren zeregina «lana zintzotasunez» egitea dela azpimarratu dute, «giza duintasunarekiko errespetua izango delarik pertsonen arteko harremanetarako oinarria», gehitu dute. «Eraginkorrak» izango direla azaldu dute, «baliabide publikoak herritarren zerbitzura jarriz eta zentzutasunez kudeatuz».
Hona hemen EH Bilduren zerrenda:
1- Ainara Goenaga Andueza
2- Mikel Zengotita Alberdi
3- Ane Miren Peña Larrañaga
4- Iraitz Otaño Mugica
5- Laida Beristain Zubizarreta
6- Itziar Joaristi Olariaga
7- Angel Echeverria Ibarguren
8- Jon Ander Larramendi Salegi
9- Rosario Lasa Arostesgi
10- Ibon Larrar Manterola (Tomao)
11- Goretti Alberdi Azpiazu
12- Toño Beneitez Ruano
13- Igone Bastarrika Salegi
14- Ramon Sarriegi Uranga (Txintxue)
15- Arbil Elortza Ereño
16- Aitor Beneitez Sagarzazu (Tertzio)
17- Ainhize Azpiazu Altuna
18- Igor Elortza Agirre (Karmelo)
19- Ania Alberdi Alberdi
20- Miel Peña Gogorza