Egoitza Kalera taldeko kideek 3.224 sinadura utzi zituen Udalean. Hainbat astez bildu zituzten sinadurak eta Udalean utzi zituzten. Orain aurrerantzean eman beharreko urratsak zein izan daitezkeen hitz egin zuten taldeko ordezkariek eta udaletxean ordezkaritza duten alderdi guztietako kideek.
Taldeko hainbat kide eta Azkoitiko Udalean ordezkaritza duten zinegotziak elkartu ziren Elkargunean egindako bileran. EAJtik Sonia Vazquez zinegotzia, EH Bildutik Ainara Goenaga alkategaia eta Jon Ander Larramendi, Azkoitia Bai Herri Plataformatik Jose Joakin Etxaniz alkategaia eta PSE-EE alderditik Janire Igoa alkategaia bildu ziren.