21. Korrika

Korrikako irudiak, herritarren eskutik

Maxixatzen.eus 2019ko api. 12a, 17:16

21. Korrika Azkoititik pasatu da goizean, eta herritarrek argazkiak eta bideoak grabatu dituzte hainbat bazterretan. Maxixatzenek bilduma osatu du orain arte jasotako argazkiekin eta bideoekin.

Herriko ikastetxeetako ikasleak, irakasleak eta guraso eskoletako kideak, San Jose Egoitzako kideak eta herriko hainbat puntutan Korrikaren zain edo Korrikan atera diren herritarrek Maxixatzeni bidalitako argazkiak eta bideoak dira bilduma honetakoak. Bideoaren lehen zatia, berriz, Erlo Telebistak grabatutakoa da. Eskerrik asko guztioi!

Animatu eta bidali argazki gehiago Maxixatzeneko 688 846 351 telefono zenbakira edota erredakzioa@maxixatzen.eus helbide elektronikora.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide