Minutu hauetan Elgoibar aldean da euskararen aldeko karabana koloretsua. Aurreikusita dago barruan ezkutuko mezua eta kanpoan ikurrina duen lekukoa 08:35 inguruan Azkarateko tunelean izatea. Orduan jasoko du Azkoitiak elgoibartarrek pasatako lekukoa.
Ama Madalen lagun taldeko kideak izango dira lekukoa jasoko duten lehen azkoitiarrak, eta handik, aldapan behera, 09:00ak inguruan iritsiko da Korrika herrigunera. Azkaratetik Munategira arteko tartea, ordu bete inguruko bidea, beteko dute Azkoitiko 23 taldek, norbanakok eta elkartek. Azkoititik Azpeitia aldera joango da 21. Korrika; Azkoitiko Udaleko kideek Munategin emango diete lekukoa azpeitiarrei.
Parte hartzaileen zerrenda
1930A zatia - Ama Madalen (Azkarateko tunelaren irteeran, 08:35ean)
1930B zatia - Azkoitri Triatloi Kluba (Madarixako bidegurutzea, 08:35ean)
1931A zatia - Muxuxo lagun taldea (Azkarateko zubiaren hasieran, 08:41ean)
1931B zatia - Herrixen Dendaixen Elkartea (Azkarateko aurreratzeko erreia, 08:41ean)
1932A zatia - Beñat Plazaola eta Iraitz Korta bikotea (2500 metroko kartelean, 08:47ean)
1932B zatia - Txintxarri Lokala (Olasoko bidegurutzea, 08:47ean)
1933A zatia - Alai Batza (Zulueta parean, 08:53ean)
1933B zatia - Iraurgi Abesbatza (30. kilometro parean, 08:53ean)
1934 zatia - Matadeixe (Baztarrikaldeko biribilgunean, 08:59ean)
1935 zatia - Floreaga Ikastetxea (Teklan, 09:01)
1936A zatia - Xabier Munibe Ikastolako komunitatea (Eskolen bidegurutzean, 09:03ean)
1936B zatia - Um Blem Ble elkartea (X. Munibe atzeko biribilgunea, 09:03ean)
1937A zatia - Umore Ona elkartea (Norde baserrirako bidegurutzean, 09:05ean)
1937B zatia - Anaitasuna futbol taldea (Haurreskolako bidegurutzean, 09:05ean)
1938 zatia - Azkoitiko AEK (Trino Uria kaleko zubiaren amaieran, 09:07ean)
1939 zatia - Erniarraitz Bertsozale Elkartea (Eroski txikiaren parean, 09:08ean)
1940 zatia - Biharko-San Jose Egoitza (Eliz atarian, 09:10ean)
1941 zatia - Bizilore Eskola Aktiboa (Liburutegiaren parean, 09:12ean)
1942 zatia - Maxixatzen Euskaldunon Elkartea (Intsaustiko bidegurutzean, 09:13ean)
1943A zatia - Azkoitia BHI (Etxe Zuri baserriaren aurreko bidegurutzean, 09:14ean)
1943B zatia - Izarraitz Lanbide Heziketa (Etxe Zuri alboko biribilgunean, 09:14ean)
1944 zatia - Basokerrak lagun taldea (Txiki-Golf parean, 09:18ean)
1945 zatia - Azkoitiko Udala (Santutxoko etxetxoan, 09:21ean)
Ordu beteko ibilbidea
Azkarate aldapan behera etorriko da Korrika, eta herrigunera Floreaga aldetik iritsiko da. 08:59an, Baztarrikalde atzetik —Teklatik— pasatuko da Korrika, eta Aizkibel kaletik inguratuko du Floreaga ikastetxea. Jarraian, Zuatzola kalera hartuko du bidea lasterketak, Xabier Munibe Ikastolaren albotik pasatuz. Auzmendibidetik jarraituko du aurrera, eta Xabier Munibe Haur Eskolaren albotik Trino Uria kalera sartuko da.
Trino Uria kaletik Ibaiondo kalera egingo du Korrikak, eta kalea zeharkatuko du eliz atarian dagoen biribilgunera iritsi arte. Biribilgunean, Xabier Munibe kalera sartuko da euskararen aldeko karabana lasterketa, eta Aizkibel liburutegiaren paretik, Julio Urkixo etorbideko zuzengunera sartuko da. Etxezuri baserriaren alboan dagoen biribilgunera iritsiko da jarraian, eta Azpeitirako bidea hartuko du. Azkoitiak Munategin agurtuko du lekukoa.