'La favorita' eta 'Wheely' filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2019ko api. 10a, 08:17

Datorren asteburuan, 'La favorita' eta 'Wheely' filmak eskainiko dituzte Baztartxo Antzokian.

La favorita filma ostiralean —jatorrizko bertsioan— eta zapatuan 22:00etan eskainiko dute; igandean, 19:30ean eta astelehenean, —ikuslearen eguna— 20:00etan. Haurrentzako Wheely filma, berriz, igandean 17:15ean izango da. Ikusi jarraian bi filmen aurrerapen bideoak:

La favorita filma:

 

Wheely filma:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide