Gaur, astelehena, Azkoitiko pentsiodunak Kontzejupean bildu dira, «pentsio duinak» eskatzeko. Dozenaka lagunek euriari eta giro freskoari aurre eginez, asteleheneroko elkarretaratzea egin dute, «pentsio duinak» karteltxoak eskuetan zituztela. Datorren astelehenean ere egingo dute elkarretaratzea, 12:00etan.